XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun aditasunez zuek genozidak! Zuen kultura eta hizkuntzaren bidez, herrien kultura eta hizkuntza iratotzen eta ezabatzen ari zaretenek! Entzun aditasunez.

Munduko gidari ala diktadore horiek! Herria gerrara daramazuenek! Ala, kale gogorrean manifestatzen den herria, gogorki kolpatzen duzuenek.

Entzun aditasunez, herri bat ezereztatu nahi duzuenek! Ala herriaren seme-alabak, noizbait, biktima hil arteraino torturatzen dituzuenek.

Entzun aditasunez, herriaren aldekoekin gartzelak betetzen dituzuenek! Ala, jendea zapaltzen, hurrupatzen, atzipetzen eta ustelerazten duzuenek.

Entzun aditasunez, herriari, pornografia, neska zurien tratua, eta droga ekarri dizkiotenek! Herria, bakezale, lantzale eta ona da! Hari dagokion gizarte batean bizi nahi du!.